IRIS XXI

Asteazkena, 21/02/2023

19etan. Txokogorri

Komikiaren aurkezpena

Topaketa egileekin

JULEN RIBAS

Julen Ribas 1981 urtean Arrasaten jaiotako margolari, ilustratzaile eta komikigilea da.

Txikitatik marraztea maite bazuen ere, lehenik ikasketa zientifiko- teknikoak egin zituen, baina hauek alde batera lagata 1999an Arte Grafikoak ikasi zituen Bartzelonan.

Haur-liburugintzan, 2007 urtearen inguruan Basajaun pertsonaiean oinarritutako ilustrazioak egin zituen (‘Basajaun eta zikoina txikia’, ‘Basajaun trikuak salbatzen’, ‘Basajaun: auzoko zaratatsuak’, ‘Basajaunen oporrak’, ‘Zer gertatu da urarekin?’… guztiak ETB Liburuak argitaletxerako).

YURRE UGARTE

Gazte-gaztetan hasi zen idazten. EHUn Kazetaritzan lizentziatu zen. Zinemagintza, Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketak egin zituen Londresen, lau urtez bizi izan zen hirian.

Komikigintzan, Joseba Larratxe, Alex Orbe, Mai Egurza eta JulenRibas marrazkilariekin elkarlanean aritu da. Gasolindegian (2010) eta Lilurabera (2021ko Euskadi Sarietarako izendapena) narrazio bildumen egilea da. Gainera, idatzi ditu Violent femme, Sinsky pelikuletarako gidoiak, eta baita animaziozko film luzeenak ere: Zutik! (Animaziozko film onenaren izendapena 2022ko Goya Sarietan), Las aventuras del joven Félix, Pocahontas II, John Smithen itzulera.

IRIS XXI

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio sekretua gordetzen jarraitzea. Max Sek hura bezalako guztiekin esperimentuak egin nahiko ditu, eta Greta beldur da, atzera hondamendira itzuliko ote den beldur. Batzuk arbasoen ondare natural eta kulturala berreskuratzen eta gordetzen saiatzen diren bitartean, beste batzuk bizitza luzatzeko asmakizunean dabiltza, post-hondamendiko salbatzaile asmoz; eta, tartean, Iris umea, haur jolasetan. K.o. XIV. mendean Dante Alighierik idatzitako Jainko antzerkiaren pasarteek protagonista interpelatzen duten bezala, irakurlea ere ez da epel geratuko hondamendiak utzitako arrastoei segika.